Whole30 dieta

Wikia-Elikatik

Whole30 dietaren bidez 30 egunetan argalduko zarela agintzen dizute. Hilabetez dietatik elikagai-talde batzuk kentzean datza, hala nola azukre guztiak, alkohola, aleak (garia, zekalea, garagarra, oloa, artoa, arroza, etab.), lekaleak (babarrunak, txitxirioak, dilistak, etab.) eta esnekiak (esnea, gazta, jogurta, etab.), besteak beste. 30 egunak igaro ondoren, proposatzen da elikagaiak pixkanaka berriro sartzea dietan, eta modu intuitiboan erabakitzea bakoitzarentzat egokiak diren edo ez.

Dieta hori mirarizko dietetako bat da, eta halakorik ez egitea gomendatzen da. Izan ere, ez du oinarri zientifikorik, eta, gainera, dietatik kentzen ditu osasun ona izateko garrantzitsuak diren elikagai-taldeak.

Erreferentziak: