SirtFood dieta

Wikia-Elikatik

Stirfood dieta “mirarizko dieta” da, gorputzeko sirtuina izeneko gorputz-proteinak aktibatzen dituen elikagaien kontsumoan oinarritzen dena. Animalietan egindako ikerketen arabera, mekanismo genetiko eta metabolikoen bidez, sirtuinaren aktibazioak oxidazio metabolismoa sustatzen du (organismoan gordetzen den energiaren kontsumoa, esaterako, gantzarena), eta hori erregimen hau proposatzeko “argudio bilakatzen da”. Ikerketaren arabera, sirtuinek aktibatzen dituzten konposatuen artean polifenolak daudenez, proposamen dietetikoa konposatu horietako asko dituzten elikagaien ingestioen oinarritzen da (dieta horren esparruan “sirt” elikagaiak direlakoak). Hiru etapa nagusi ditu:

  • Lehenengo etapa: laburrena da (3 egun), eta horretan ezin da egunean 1.000 kilokaloria baino gehiago kontsumitu. Lehenengo fase honetan soilik hiru irabiaki eta plater solido bat jan daitezke, sirtuinak aktibatzen dituzten konposatuak dituzten elikagaiak izan behar dituztenak. Adibidez: sagarra, ahabiak, kaparrondoa, tipula, aza kizkurra, tofua, errukula, kafea, te berdea, artobeltza, intxaurrak, oliba olio birjina estra, perrexila, txokolate beltza eta kurkuma.
  • Bigarren etapa: lortu nahi den pisura ailegatu arte irauten du, eta egunean kontsumitu behar den energia ezin da 1.500 kilokaloria baino gehiagokoa izan. Bigarren fase honetan hiru irabiaki eta bi plater solido jan behar dira.
  • Hirugarren etapa: mantentze fasea da eta egunean 1.800 kilokaloria arte kontsumitu daitezke. Noizbehinka aurretiaz debekatuta zeuden elikagaiak jan daitezke, hau da, sirtuina askorik ez dituzten elikagaiak.

Proposamen honek mirarizko dieten ezaugarrietako asko ditu, eta aipagarriena ebidentzia zientifikorik eza da; izan ere, ikerketek erakusten dute oxidazio metabolismoa areagotu daitekeela polifenolen ingestioaren bidezko sirtuinaren aktibazioaren bidez. Ikerketa animaliekin egin dira, oro har, konposatu horien (araztuak) kontzentrazio altuak dituztenekin, eta, hala ere, ez dago argi elikagai horiek situinak aktibatzen dituztenik. Eta ezin dugu ahaztu ez dagoela gizakion kasuari buruzko ebidentzia zientifikorik.

Segur aski dieta hori jarraitzeak pisua galtzea ekar dezake, baina, segur aski, proposatzen duen ingestio energetikoaren murriztapen handiak eragingo luke galera hori, bereziki, lehenengo etapetan. Gainera, kaloria-murrizketak berak sirtuinen aktibazioan eragin handia badu, polifeno asko dituzten elikagaiek sirtuinak aktibatzeko eragin posiblea izanez gero, litekeena da hori ez nabarmentzea. Horrez gain, kalorien murrizte horrek, bai eta elikagaien espektro murriztua jateak ere, galera nutrizionalak eragin ditzakete.

Azkenik, “mirarizko dieta” horren beste zenbait ezaugarri aipa daitezke: pisua azkar galtzen dela bermatzen da, elikagai batzuen kontsumoa debekatzen da eta kontsumitu daitezkeen beste batzuk mugatzen dira (baztertzailea), nork bere buruari agintzeko bibliografia asko dago, ohikoa da edo “modan jartzen da” eta pertsona ezagunek sustatzen dituzte, etab.

Erreferentziak:


IFLScience Mathew Haines. Is there really any science behind sirtfood diet? https://www.iflscience.com/health-and-medicine/there-really-any-science-behind-sirtfood-diet/

  • Basulto J, Manera M, Baladia E, Miserachs M, Rodríguez VM, Mielgo-Ayuso J, Amigó P, Blanquer M, Babio N, Revenga J, Costa A, Lucena-Lara M, Blanco E, Pardos C (Autores), Sauló A, Sotos M, Roca A (Revisores). ¿Cómo identificar un producto, un método o una dieta “milagro”? Noviembre de 2012. http://fedn.es/docs/grep/docs/dietas_milagro.pdf