Dieta obolaktobegetarianoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Dieta begetarianoetako bat da, zeinak izan baitaitezke hertsiak (landare-jatorriko elikagaiak baino ez dira kontsumitzen), laktobegetarianoak (landare-jatorriko produktuak, esnea eta esnekiak), obobegetarianoak (landare-jatorrikoez gainera, arrautzak ere sartzen dira) eta obolaktobegetarianoa, zabalena eta begetariano gehienek egiten dutena.


Barazkiez gainera, esnea, esnekiak eta arrautzak sartzen dira dietan. Dieta askotarikoa bada, bete ditzake nutrizio-beharrak.


Erreferentziak


Salvadó J eds. Nutrición y Dietética Clínica. Ed. Elsevier Masson. Barcelona, 2008