Dieta hiperkalorikoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Egunez egun gizabanako batek «erretzen» duen kaloria kantitatea edo haren energia-gastua baino kaloria gehiago ematen duen dieta. Hala, horrelako dieta bat egiten dutenen eguneko energia-balantzea positiboa izango da, eta horrek gorputz-pisua areagotzea ekarriko du; gehiegizko pisua (gainpisua) edo obesitatea eragin dezake. Pisu-gorakadaren erritmoa energia-balantzearen araberakoa izango da; alegia, eragina izango du ingestioaren eta energia-eskaeraren arteko aldeak.


Dieta hiperkalorikoaren ezaugarri nagusia da elikagaien errazioak handiagoak izatea edo energia-dentsitate handiko elikagaiak maizago kontsumitzea, hala nola gantz asetan edo azukre sinpletan aberatsak diren elikagaiak. Pisu txikia edo desnutrizioa dutenekin edo gaixondoan daudenekin erabiltzen dira horrelako dietak.


Erreferentziak


López-Fontana C.M., Martínez-González M.A., Martínez J.A. (2003). Obesidad, metabolismo energético y medida de la actividad física. Rev Esp Obes 1: 29-36

Friedman J (2003). A war on obesity, not the obese. Science 299: 856-858.