Aterosklerosia

Wikia-Elika(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Substantzia lipidikoak ateroma-plaka gisa metatzea eta infiltratzea kalibre ertaineko eta lodiko arterien paretetan. Hantura-erreakzioa eta paretako muskulu-zelula lisoen ugaritzea eragiten du. Horren guztiaren ondorioz, arterien argia estutu eta arteriek elastikotasuna galtzen dute.


Ateroma-plakek kolesterola dute, nagusiki. Odol-hodietako zenbait zonatan agertzen diren lesioak dira, eta ugaritu egiten dira gaixotasunak aurrera egin ahala. Plaka horiek aldaketak izaten dituzte batzuetan, eta gaixotasunaren bilakaera okertu eta tronboak eta enboliak eragin ditzakete.


Aterosklerosia garatzen laguntzen duten hainbat arrisku-faktore daude. Batzuk ezin dira aldatu, hala nola adina, sexua, familia-aurrekariak eta alterazio genetikoak. Beste batzuk, hala nola dislipemiak, arteria-hipertentsioa, diabetes mellitusa eta tabakismoa, aldagarriak dira. Hain zuzen, faktore horietan eragin behar da gaixotasunaren prebalentzia murrizteko.


Erreferentzia


C.M. Aguilera, MD Mesa y DA De Luis. Nutrición y enfermedad cardiovascular. En: Tratado de Nutrición. A. Gil (ed), pp.491-515. Editorial Médica Panamericana, Madrid, 2010.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Tresnak
Egiletza
Informazio gehiago