Zelulosa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Landareen zelula-paretaren osagai nagusia da. Glukosa molekula ugariz osatua dago (ehunka nahiz milaka izan ditzake). Zuntz dietetikoaren osagaietariko bat da, eta termino horrek biltzen ditu gure heste meharrean digeritu ezin diren landare-osagaiak. Zehazki, zuntz disolbaezinaren parte da.


Zelulosa digeritzen ez den arren, eta, beraz, gure digestio-hodian xurgatzen ez den arren, garrantzi handia du dietan, idorreriari aurre egiten laguntzen baitu. Landareen zelula-paretaren parte denez, gure dietako iturria landareak dira, batik bat zereal integralak.


Erreferentziak


Zarzuelo y J. Gálvez. Fibra dietética. En: Tratado de Nutrición. A. Gil (ed), pp.233-256. Editorial Médica Panamericana, Madrid, 2010.