Ultzera

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Ultzera bat larruazalaren edo mukosa baten urradura bat da, gainazaleko zulo batekin batera agertzen dena. Ultzera non dagoen, izan daiteke gastrikoa, duodenokoa, korneakoa, larruazalekoa eta abar. Gizarte garatuetan, ohikoenak digestio-aparatuari eragiten diotenak dira, ultzera peptikoak; urdaileko mukosan (gastrikoa) edo heste meharraren goialdean (duodenokoa) agertzen dira.


Hainbat faktorek eragiten dute ultzerak agertzea. Urdaileko azidoaren, pepsina izeneko entzimaren eta digestio-aparatuaren estalduraren defentsa-hesien desoreka izaten da tartean.


Gainera, ikusi da Helicobacter pylori izeneko bakterioak eragiten duela ultzera peptikoen % 80. Bakterio hori urdaileko edo duodenoko mukosa-mintzean sartzen eta itsasten da, eta mukosa handitu eta kalte egiten dio. Azpimarratzekoa da zenbait medikamenturen kontsumoak eta beste zenbait faktore eta azturak ere sor ditzaketela ultzerak, hala nola tabakoa erretzeak eta/edo alkohola edateak.


Erreferentziak


Gil Hernández A. Tratado de Nutrición. Editorial Médica Panamericana. 2010, Madrid.

Mataix Verdú J. Nutrición y Alimentación Humana. Editorial Ergon. 2009, Madrid.

Rodríguez Rivera VM, Simón Magro E. Bases de la Alimentación Humana. Editorial Netbiblo. 2008, La Coruña.