Transferrina

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Gorputzeko fluidoen bidez hainbat substantzia (nagusiki, burdina) garraiatzen esku hartzen duen proteina. Behin hesteetan xurgatutakoan, dietatik datorren burdina proteina horri lotuta garraiatzen da, odolean zehar, ferritina-biltegietara (gibelean), eta, haietatik, behar den tokietara. Gainera, proteina horrek hemoglobinaren katabolismotik askatzen den burdina ere garraiatzen du.

Odoleko balorazioa egiten da jakiteko organismoak zer gaitasun duen burdina garraiatzeko, burdina gehiegi edo gutxiegi dagoelako susmoa baldin badago. Burdina-gutxiegitasuna dagoenean, ferritina-kontzentrazioak gora egiten du; burdina gehiegi dagoenean, berriz, behera egiten du kontzentrazioak.

Odoleko transferrina-balio normalak hauek dira:

  • Gizonak: 215-360 mg/dL
  • Emakumeak: 245-370 mg/dL
  • 1 urtetik beherakoak: 125-270 mg/dL
  • Haurrak: 200-350 mg/dL