Sodioa mugatzen duen dieta

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Sodioa kontrolatzen edo mugatzen duten dieten helburua da mineral horren kontsumoa murriztea, edemak eta sodioarekiko sentikorra den arteria-hipertentsioa tratatzeko.

Europako dietak, batez beste, 4,6 g sodio ematen ditu egunean. Dena dela, alde handia dago janari/elikagaiei botatzen zaien mahaiko gatz arruntaren kantitatearen arabera. Sodioa kontrolatua duten dieten artean, batzuek besteek baino muga estuagoak dituzte. Oro har, hauek bereizten dira: dieta hiposodiko zabalak (< 3 g gatz/egun) eta dieta hiposodiko hertsiak (< 1,3 g gatz/egun).


Erreferentziak


Gil, A. (ed.) (2005). Tratado de Nutrición (4 vol.). Acción Médica. Madrid.

Mahan, LK, Escott-Stump, S. (2009). Krause Dietoterapia. 12ª ed. Elsevier Masson, Barcelona

Salas-Salvadó, J. et al. (2008). Nutrición y Dietética Clínica. 2ª ed. Elsevier Masson, Barcelona.