Selenioa mikronutriente bat da, mineral esentzial bat, organismoan kantitate txikitan agertzen dena. Selenioak organismoan duen funtzio nagusia oxidazio-estresari aurre egitea da (erradikal libreak neutralizatuz).
Dietako elikagai askotan dago nutriente hau; besteak beste, zerealetan, landareetan, haragietan eta arrainetan.
Selenio kantitate txikia hartzea gomendatzen da, zenbait mikrogramo. Uste da selenio faltak —ezohiko samarra— oxidazio-arrisku handiagoa ekar dezakeela.
Erreferentziak
Gil Hernández A. Tratado de Nutrición. Editorial Médica Panamericana. 2010, Madrid.
Mataix Verdú J. Nutrición y Alimentación Humana. Editorial Ergon. 2009, Madrid.
Rodríguez Rivera VM, Simón Magro E. Bases de la Alimentación Humana. Editorial Netbiblo. 2008, La Coruña.