Proteasa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Proteina bat osatzen duten peptidoen azpiunitateek elkarrekin eratzen dituzten loturen hidrolisiaren bidez proteinak puskatzeaz arduratzen den entzima. Prozesu fisiologiko askotan parte hartzen dute, hala nola odolaren koagulazioan eta proteinen absortzioan eta digestioan.


Ohikoa da proteasa horiek modu inaktiboan jariatzea eta egoera jakin batzuetan (pH gastrikoaren aldaketa, elikagaien presentzia, eta abar) aktibatzea.


Erreferentzia


Bioquímica: Fundamentos para Medicina y Ciencias de la Vida|W Müller Esterl. Bioquímica: Fundamentos para Medicina y Ciencias de la Vida. Editorial Reverté.