Polifenolak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Polifenolak dietan ugariak dira (frutak, barazkiak, kakaoa, kafea, tea, ardoa), eta oxidazio-estresarekin erlazionatutako gaixotasunak prebeni ditzakete. Landareek zenbait erasori —hala nola erradiazio ultramorea eta agente patogenoak— aurre egiteko mekanismo gisa sortzen dituzten bigarren mailako metabolitoak dira.


Zenbait eraztun fenolikoz (bentzenoa hidroxilo erradikalekin) osatutako egitura komun bat duten molekulen multzo heterogeneoa. Polifenolak honela sailkatzen dira, haien eraztun aromatikoen kopuruaren eta konformazioaren arabera: flabonoideak, estilbenoa, lignanoa eta azido fenolikoak.


Flabonoideek 2 eraztun aromatiko dituzte (A eta B), heteroziklo oxigenatu bat (C eraztuna) osatzen duten 3 karbono atomoren bidez lotua. Flabonoideen artean, 6 azpimota daude, eratzen den eraztun berriaren arabera: flabonolak, flabonak, isoflabonak, flabanonak, antozianidinak eta flabanolak (katekinak eta proantozianidinak).


Erreferentzia


NCBI