Pankrelipasa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Pankreari (zenbait substantzia garrantzitsu, hala nola elikagaiak digeritzeko behar diren entzimak, sortzen dituen guruina) erasaten dion patologia bat dutelako behar adina entzima pankreatiko elikagaiak digeritzeko beharrezko substantziak)ez duten haur eta helduen kasuan elikagaien digestioa hobetzeko erabiltzen den tratamendu entzimatikoa. Pankreari erasaten dioten patologien artean, hauek daude, besteak beste: fibrosi kistikoa (sortzetiko gaixotasun bat, gorputzari muki lodi eta likatsu bat sorrarazten diona, zeinak pankrea, birikak eta gorputzeko beste atal batzuk buxa baititzake), pankreatitis kronikoa (pankrearen hantura iraunkorra), eta pankrearen eta hesteen arteko hodien buxadura.


Pankrearen edo urdailaren zati bat edo osoa kentzeko kirurgia egin zaienen digestioa hobetzeko ere erabiltzen dira liberazio atzeratuko pankrelipasa-kapsulak.

Laburbilduz, liberazio atzeratuko pankrelipasa-kapsulekiko tratamenduak egiten du, eskuarki, pankreak sortzen dituen entzimek egiten duten lana. Heste-libratze koipetsuak murriztu, eta nutrizioa hobetzen du; izan ere, hesteetan xurgatzeko moduko substantzia txikitan disolbatzen ditu elikagaien koipeak, proteinak eta almidoiak. Entzima-tratamendu honetarako merkaturatutako botiken artean, hauek daude, besteak beste: Creon, Pancreaze, Pertzye, Ultresa, Zenpep.


Erreferentziak


Briony Thomas & Jacki Bishop (2001). Manual of Dietetic Practice (3rd edition). Oxford: Blackwell Science.