Oxidazio-glukolisia

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Glukolisi-prozesuan, glukosa molekula bat katabolizatzen (degradatzen) da, eta pirubatoa, energia (ATP gisa) eta erredukzio-ahalmena (NADH) sortzen dira. Produktu horiek helmuga bat edo beste izango dute, ingurunearen baldintzen arabera, baldintzek zehazten baitute bide metabolikoa.


Eskuarki, aerobiosi-kondizioetan, pirubatoak oxidatzen jarraitzen du, pirubato deshidrogenasaren eta Krebsen zikloaren eraginez. Prozesu horretan, aldi berean, energia gehiago sortzen da, GTP gisa, eta erredukzio-ahalmena ere bai (NADH eta FADH2). Erredukzio-ahalmen guztia (glukolisiaren eta Krebsen zikloaren bidez lortua) mitokondrien barrura garraiatzen da, eta han, elektroi-garraioaren kateari lotutako fosforilazio oxidatiboaren bidez, ATP gehiago sintetizatzen da.


Azkenik, oxidazio-glukolisian glukolisi oxidatiboan 38 ATP molekula lortzen dira glukosa molekula batetik (36 muskuluan, glukolisian askatzen den NADHa mitokondrian sartzeko glizerol-fosfato anezkaren ondorioz).


Erreferentzia


Nelson DL, Cox MM. Lehninger. Principios de Bioquímica. 5ª Ed. Ediciones Omega. 2007, Barcelona.