Glukolisia

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Glukolisia bidezidor metaboliko bat da, zeinaren funtzioa baita glukosa katabolizatzea (degradatzea) eta, hala, ATPa eta zelula-osagaien biosintesirako aitzindariak sortzea. Energia lortzeko lehen bidea da, zelula batentzat energia lortzeko modurik azkarrena baita.


Organismoko zelula guztiek erabiltzen dute, eta ehun batzuek, gainera, modu esklusiboan. Halaxe egiten dute glukosaren mendeko ehun deritzenek, hala nola eritrozitoek, erretinak, giltzurrun-muinak eta garunak.


Glukosaren erregulazioa hainbat mailatan gertatzen da: substratuka, ibilbideko erreakzio itzulezinez arduratzen diren entzimak erregulatuz, hormonetan (intsulinaren bidez, nagusiki) eta/edo dietaren eta jarduera fisikoaren bidez.


Erreferentzia


Nelson DL, Cox MM. Lehninger. Principios de Bioquímica. 5ª Ed. Ediciones Omega. 2007, Barcelona.