Nutrizioaren aurkako faktoreak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Nutrizioaren aurkako faktoreak (FAN) substantzia naturalak dira, landareek lizunen, bakterioen, intsektuen eta hegaztien erasoen aurka ekoizten dituzten defentsa mekanismoak. Beste batzuetan, berriz, estres-baldintzetan dauden landareen metabolismoaren produktuak dira.

Nutrizioaren aurkako faktoreen presentziak baldintzatu egiten du landare jatorriko lehengaiak erabiltzea animaliak elikatzeko; izan ere, aurkako eragina izaten dute animalien elikadura egokian; beraz, murriztu egin behar da animaliek nutriente horien kontsumitzea eta ekidin egin behar da horien digestioa, xurgaketa eta erabilera.

Honako hauek dira nutrizioaren aurkako faktore nagusiak:

Proteinak
proteasa inhibitzaileak, hemaglutininak
Glukosidoak
Bozioa eragiten duten agenteak, zianogenoak, sapininak, estrogenoak
Fenoleak
Gosipola, taninoak
Bestelakoak
Mineralen aurkakoak, bitaminen aurkakoak, entzimen aurkakoak, elikagaietako alergenoak, mikrobio-landare kartzinogenoak, aminoazido toxikoak.

Fitxak – Substantzia kaltegarriak – ELIKA