Nutrizio-coachinga

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Nutrizio-coachinga elikadura- eta nutrizio-gaietako aholkularitza da, nutrizio-arloko profesional batek ematen duena elikadura-ohiturak zuzentzeko eta hobetzeko.


Aholkularitza-prozesu horretan erabiltzen diren teknikek alderdi hauek kontuan izaten dituzte: nutrizioa (gorputz-pisua, gluzemia, kolesterola gutxitzea…), psikologia, emozioak eta jarduera fisiko osagarria.


Nutrizio-coachinga herritar partikularrei nahiz osasun-arloko profesionalei zuzendua dago. Lehendabizikoen kasuan, elikadura-ohiturak hobetzeko eta, horren ondorioz, nutrizio-egoera ere hobetzeko; bigarrenen kasuan, iristen zaien edozein nutrizio-arazo modu eraginkorrean eta betiko konpondu ahal izateko.


Erreferentziak


Nutricion en el Deporte: Un Enfoque Practico|L Burke. Nutricion en el Deporte: Un Enfoque Practico. Editorial médica panamericana.