Gluzemia

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Odoleko glukosa-maila. Analisiak egiten dituzten laborategi guztiek ez dituzte balio berak hartzen normaltzat. Gorputzeko ehunek glukosa gutxi hartzen dutenean odoletik, gluzemia postprandiala igotzen da.


Diabetesean edo intsulinarekiko erresistentzian, gibelak askatzen duen glukosa-maila handitzen da goizeko lehen orduetan, eta, horrenbestez, gluzemia preprandialaren maila ere bai (alegia, barauan odolean dagoen glukosa-maila).


Erreferentzia


Gil A. Tratado de Nutrición. Ed Panamericana, 2010. Mahan LK, Escote-Stump SE. Krause Dietoterapia 12ª ed. Ed Elsevier-Masson,Barcelona 2009