Mini Nutritional Assessment (MNA)

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

MNA nutrizio-azterketa baliozkotu bat da, eta desnutrizioa duten edo izateko arriskuan dauden adin geriatrikoko pazienteak (65 urtetik gorakoak) identifikatzeko aukera ematen duen ebaluazio-tresna. Duela ia 20 urte garatu zuten, eta adinekoen nutrizio-baheketa egiteko tresnen artean ondoen baliozkotutakoa da. MNAk 6 galdera diskriminatzailez (baheketa) osaturik dago, desnutrizioa izan lezaketen hautagaien hautaketa-prozesua azkartzeko, eta beste 12 galdera gehigarri ere baditu, baheketaren arabera desnutrizioa izan lezaketenei soilik egiteko.


Adineko pertsonen kopurua gero eta handiagoa da munduan. Azken azterketen arabera, adin talde horretakoen nutrizio-arazo nagusia malnutrizioa da; bereziki, ospitalean daudenena edo zaharren egoitzetan bizi direnena. Hori dela eta, beharrezkoa da desnutrizio-egoeran edo -arriskuan dauden pertsonak azkar, erraz eta segurtasunez detektatzeko tresnak garatzea.


MNArekin, esku-hartzea errazagoa eta azkarragoa da, eta erabilera klinikorako gogokoena da gaur egun.


Erreferentziak


Ficha de Evaluación MNA

Guía para rellenar el formulario Mini Nutritional Assessment

Guigoz Y, Vellas B. Garry PJ, 1996. Assessing the nutritional status of the elderly: The Mini Nutritional Assessment as part of the geriatric evaluation. Nutr Rev 54: S59-S65.

Guigoz Y 2006. The Mini-Nutritional Assessment (MNA®) review of the literature – what does it tell us? J Nutr Health Aging 10:466-485.