Lodigarria

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Testura-agenteak zenbait gehigarri multzo dira, eta haien ezaugarria da elikagai bat mastekatzeko edo irensteko prozesuan ahoan sentitzen diren sentsazioetan esku hartzen dutela mekanismo baten edo beste baten bidez. Agente lodigarriek produktuaren biskositatea areagotzen dute. Askotariko jatorriak dituzten konposatu polisakaridoak dira; gehienetan, naturalak izaten dira. Funtzionalki, oso substantzia hidrofilikoak dira; hots, elikagaien ura finkatzen dute, eta, hala, haren mugikortasuna murrizten dute, eta produktuaren biskositatea eta loditasuna areagotzen dira. Hona hemen zenbait adibide, haien jatorriaren arabera:

  • landare-exudatuak: Arabiako goma (E-414), tragakanto-goma (E-413)
  • haziak: guar-goma (E-412), algarrobo-goma (E-410)
  • algak: alginatoak (E-400, E-401, E-402, E-403, E-404), agar-agarra (E-406), karragenoak, karrageninak, karragenatoak (E-407)
  • fruituak: pektinak (E-440).


Erreferentziak


Torres MI. 2008. Aditivos en Bases de la Alimentación Humana. (Coord., V.M. Rodríguez, E. Simón). Ed. Netbiblo S.L., La Coruña, España, pp. 269-284.

Cubero N; Monferrer A; Villalta J. 2000. Aditivos Alimentarios. Madrid: AMV Ediciones.