Listua

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Listu-guruinek jariatzen duten fluido bat da listua. Hiru listu-guruin handi pare (parotidak, barailakoak eta mihipekoak) eta beste txikiago batzuk daude aho-epitelioan eta mihian zehar banatuta.


Listuaren funtzioak hiru multzo handitan sailkatu daitezke:


  • Lubrifikazioa: listua beharrezkoa da mastekatzea eta irenstea errazteko.
  • Babesa: listuak infekzioetatik eta beste eraso batzuetatik babesten du aho-mukosa, bakterioen aurkako konposatuei esker —hala nola lisozima eta A immunoglobulina (IgA)— eta arriskutsuak izan litezkeen substantziak diluitzeko eta blokeatzeko gaitasunari esker.
  • Digestioa: listuak funtsezko egitekoa du digestioan, karbohidratoen digestioa hasten laguntzen duen alfa-amilasa bat(ptialina)baitu. Gainera, bularreko haurretan erabakigarria da dietako gantza digeritzen hasteko.
  • Dastamena: listua beharrezkoa da dastamen-papilak egokiro estimulatzeko.


Erreferentzia


Martínez de Victoria E, Mañas M y Yago MD, 2010. Fisiología de la digestión. En: "Tratado de Nutrición. Tomo I Bases fisiológicas y bioquímicas de la nutrición humana" 2ª edición. Editor A. Gil Ed. Médica Panamericana, Madrid (España).