Mastekatzea

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Ahoratutako janaria xehatzeko prozesua da. Elikagaietako nutrienteak erabiltzeko prozesuko lehen urratsa da.


Gizakiek hortzak —zehazkiago, atzeko haginak— erabiltzen dituzte mastekatzeko, mihiarekin batera. Mastekatzearen emaitza elikagai-boloa da.


Mastekatzeak hainbat funtzio ditu:

  • Elikagaia lubrifikatzen du listuarekin nahastean.
  • Dietako karbohidratoen digestioa hasten laguntzen du; izan ere, listuak badu entzima bat, α-amilasa (ptialina), esku-hartze zuzena duena karbohidratoen digestioan.
  • Elikagaia zati txikiagotan zatitzen du mekanikoki; hala, errazago irensten da, eta errazago nahasten da digestio-hodiko gainerako jariakinekin.


Erreferentzia


Martínez de Victoria E, Mañas M y Yago MD, 2010. Fisiología de la digestión. En: "Tratado de Nutrición. Tomo I Bases fisiológicas y bioquímicas de la nutrición humana" 2ª edición. Editor A. Gil Ed. Médica Panamericana, Madrid (España).