Laktulosa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Laktulosa xurgatu ezin den disakarido bat da, fruktosak eta galaktosak osatua. Laktulosak, kolonera iristen denean, azidotu egiten du ingurunea, eta libragarri osmotiko gisa jarduten du.


Farmako gisa erabiltzen da entzefalopatia hepatikoaren tratamenduan —amoniakoaren absortzioa murrizteko bide moduan— eta idorreria-kasuetan —libragarri moduan—. Dosi handiek flatulentziak, abdomeneko mina eta diarreak eragin ditzakete.


Erreferentziak


Mahan LK y Escott-Stump S. Dietoterapia de Krause. Ed. Elsevier Masson, 12ª edición, Barcelona, 2009.