Fruktosa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Frutan (mahatsa, gerezia, sagarra, udarea) eta eztia edo barazkietan bezalako beste elikagaietan dagoen monosakaridoa edo azukrea. Begetaletan batzuetan era polimerikoan aurkitzen da (inulina) eta beste elikagai batzutan fruktooloigosajkarido eran. Sakarosaren eta sorbitolaren metabolismoan ere sortu daiteke.


Kristalak eratu gabe duen botere gozogarri haundia dela eta asko erabiltzen da gozogintzan. Garauetan edo likido eran saltzen da.


Batez ere diabetikoentzat sakarosaren ordezko gisa erabili da. Hala ere, zenbait gauza hartu behar dira kontutan:

  • Fruktosak sakarosak baino botere gozogarri haundiagoa duen arren energia berdina ematen du.
  • Fruktosaren indize gluzemikoa sakarosarena baino txikiagoa da, baina fruktosa sakarosa bilakatzen dela aipatu beharra dago.
  • Gehigizko irensketak heste arazoak eta diarreak sortzen ditu bere absortzio motela dela eta.


Azukre hau duten elikagaien irensketa mnurriztu behar duten fruktosarekiko intolerantzia duten pertsonak daude.


Erreferentziak


Rodríguez VM, Simon E (2008). Bases de la Alimentación Humana. Ed Netbiblo

Gil A (2010). Tratado de Nutrición: Bases Fisiológicas y bioquímicas de la nutrición. Ed Médica Panamaericana.

Los Carbohidratos en la nutrición humana: informe de una Consulta mixta FAO/OMS de expertos (1997)

Mataix J, Carazo E (2005). Nutrición para educadores. Ed Diaz de Santos. Hospital San Joan de Déu. Intolerancia hereditara a la fructosa.