Kwashiorkor marasmikoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Osasun publikoko arazo larri bat da garabidean diren herrialdeetan; biztanleria pobreetan, gutxi gorabehera % 1-5eko prebalentzia du. Gainera, heriotza-tasa altuak ditu.


Nutrizio-marasmoaren —emaziazio akutua (argaltasun morbidoa) bereizgarri duen desnutrizio energetiko larria— eta kwashiorkor gaixotasunaren —edema edo hantura ezaugarri duen desnutrizio proteiko larria— arteko egoera. Beraz, proteina- eta energia-malnutrizio larriaren ondoriozko gaitz bat da, nagusiki haurretan agertzen dena eta elikagai-kontsumo eskasarengatik izaten den energia- (kaloria-) eta proteina-gutxiegitasunak eragiten duena. Ez da ezohikoa infekzioak eta mikronutriente falta ere agertzea harekin batera.


Nutrizio-marasmoaren eta kwashiorkorraren zantzuak dituzten haurrei diagnostikatzen zaie kwashiorkor marasmikoa, hots, malnutrizio larria izanik beren adinerako dagokien pisuaren % 60 baino gutxiago eta edema dituzten haur guztiei. Gaitz honen ezaugarriak: asko argaltzea, larruazalpeko koipea falta izatea, behar baino gutxiago haztea, deshidratazioa, edema, letargia eta baita atzerapen mentala ere.


Beharrezko hiru baldintza bete behar dira malnutrizio hori saihesteko: elikagai egokiak eskura izatea eta kontsumitzea; osasun ona izatea, eta zerbitzu medikoak eskura izatea; eta arreta eta elikadura-jardunbide egokiak izatea. Haietako baten faltan, litekeena da proteina- eta energia-malnutrizioa agertzea.


Erreferentziak


Michael C. Latham. NUTRICIÓN HUMANA EN EL MUNDO EN DESARROLLO. Colección FAO: Alimentación y nutrición N° 29. DE LAS NACIONES UNIDAS PARA LA AGRICULTURA Y LA ALIMENTACIÓN Roma, 2002