Kontsumitzailearen segmentazioa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Pertsona guztiek elikagai berak kontsumitzen ez dituztenez, ohikoa da biztanleak segmentatzea; hau da, kontsumitzaile taldeak egitea, talde batzuek beste batzuek baino gehiago kontsumitzen ote duten jakiteko.


Tradizioz, pertsonen ezaugarrien arabera egin izan da segmentazioa: adina, diru-sarrerak, sexua eta bizitokia, besteak beste. Baina gure inguruan azken urte hauetan izan diren aldaketa sozial, ekonomiko eta kulturalak direla eta, kontsumitzaileak bereizteko ahalmena galdu dute aldagai horiek.


Aldagai berrien artean, batzuk soziodemografikoak dira, hala nola etxearen bizi-zikloa, eta beste batzuk, pertsonen balio sozialetan edo bizimoduetan oinarrituak.


Erreferentzia


MAGRAMA Panel de hogares