Etxearen bizi-zikloa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Kontsumitzaileak segmentatzeko erabiltzen diren aldagai soziodemografikoetariko bat da. Bederatzi familia mota bereizten ditu, lau ezaugarriren arabera: etxeko pertsona nagusiak zer adin duen, bakarrik bizi den ala ez, seme-alabarik duen ala ez, eta haiek zer adin duten. Zeharka, etxearen tamaina ere islatzen du; familiako kideen kopurua. Familia mota hauek bereizten dira: 45 urtetik beherako gazte independenteak Seme-alabarik ez duten bikote gazteak 7 urtetik beherako seme-alabak dituzten bikoteak 7 eta 17 urte bitarteko seme-alabak dituzten bikoteak 17 urtetik gorako seme-alabak dituzten bikoteak Seme-alabarik ez duten 45 eta 64 urte bitarteko bikoteak Guraso bakarreko familiak (ama edo aita eta seme-alabak) Heldu independentea (45 eta 64 urte bitartekoa) Erretiratuak (30 urtetik beherako seme-alabarik ez duen 65 urtetik gorako pertsona bat edo gehiago)

Erreferentzia


Cadalso Ciclos de vida del hogar Investigación y Marketing 71