Kolona

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Kolona digestio-aparatuaren azken zatia da ornodun gehienetan.

Ugaztunetan, kolonak lau eskualde ditu:

  1. goranzko kolona
  2. zeharkako kolona
  3. beheranzko kolna
  4. kolon sigmoidea

Heste itsuarekin eta ondestearekin batera, heste lodia osatzen du. Gutxi gorabehera, 1,5 m luze da, eta ileonarekin eta uzkiarekin lotuta dago.


Haren funtzio nagusia elikagaien azken digestioa egitea da, ura eta mineralak aprobetxatuz, eta zenbait bitamina, hala nola K bitamina, eta oligoelementu xurgatzea gorputzetik kanporatu aurretik.


Erreferentzia


Anatomía: con orientación clínica.| KL Moore, AF Dalley, AMR Agur, ME Moore. Anatomía: con orientación clínica. Editorial Panamericana.