Kolon narritakorra

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Heste narritakorraren sindromea, edo, besterik gabe, heste narritakorra asaldu funtzional gastrointestinal bat da, eta haren ezaugarriak dira abdomeneko minaren aldiroko agerraldiak, ondoeza eta heste-azturen asaldua. Gaixotasun honek populazioaren % 7-10i eragiten dio; ohikoagoa da emakumeen artean, eta prebalentzia handiagoa du 50 urtez beherakoetan.


Sindrome horren jatorri funtzionala heste-paretaren mikrohanturazko asaldu bat da. Tratamenduaren helburua sintomak arintzea da. Kasu batzuetan, bizi-ohiturak aldatzea ere baliagarria da. Esate baterako, ariketa fisikoa maiz egiteak eta lo-ohiturak hobetzeak lagundu dezakete antsietatea murrizten eta sintomak gutxitzen, eta elikadura aldatzeak ere lagundu dezake.


Erreferentziak


López VB, Llames. Diarrea aguda y crónica. Estreñimiento. Síndrome de intestino irritable. Enfermedad diverticular. En: En: Rodota LP, Castro ME. Nutrición Clínica y Dietoterapia. Ed. Médica Panamericana. Buenos Aires; 2012; pp. 443-450.

MedlinePlus. Síndrome del intestino irritable