Kolitis ultzeraduna

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Kolitis ultzeraduna hesteetako hantura-gaixotasun bat da, heste lodiaren (kolonaren) estaldurari eta ondesteari eragiten diena. Agerraldiak behin eta berriz errepikatzen dira, eta iraupen jakin bat izaten dute.


Hanturarekin batera, ultzerak agertzen dira koloneko mukosan eta ondestean; gaixotasunaren larritasunaren arabera, sakonera handiagoa edo txikiagoa izaten dute, baina ez dira iristen digestio-hodiaren hormak gainditzera.


Ez dago gaixotasun honen etiologiaren berririk, baina gaitz hau dutenek arazoak izaten dituzte immunitate-sisteman.


Sintomak: abdomeneko mina eta kolikoak, sabel-orroak (hesteetan entzuten den borbor edo plisti-plasta soinua), odola eta zornea gorozkietan, beherakoa, sukarra, ondesteko mina, pisu-galera. Ultzerazioaren ondorioz, hauek ere ager daitezke: odoljario intestinala, goragalea eta gorakoak, eta larruazaleko protuberantziak edo ultzerak.


Erreferentziak


Tratado de Nutrición|M Hernández Rodriguez, A Sastre Gallego. Tratado de Nutrición. Diaz de Santos.