Kertzetina

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Flabonoide” izeneko substantzia multzo bateko molekula bat da. Modu naturalean dago landare-jatorriko elikagaietan, hala nola fruta eta barazkietan. Elikagai multzo horietan, kertzetinatan bereziki aberatsak dira sagarra, mahatsa, tipula, errukula, brokolia eta tea. Prestakin komertzialetan ere aurkitzen da (konprimatuak, etab.).


Bibliografia zientifikoan, kertzetinak osasunean dituen eragin positibo asko daude deskribatuta. Haien artean, hauek nabarmentzen dira:

  • eragin antioxidatzailea
  • minbiziaren aurkako eragina
  • hanturaren aurkako eragina
  • arteria-presioa murriztea
  • zenbait patologia kardiobaskularren prebentzioa, hala nola miokardioko infartuarena eta garuneko iktusarena
  • 1 eta 2 motako diabetesaren prebentzioa eta hobekuntza
  • erantzun immunea aktibatzea. Dena dela, gai honekin lotuta, komeni da zehaztea eragin horietako asko, oraingoz, esperimentazio-animalietan ikusi direla, eta ikerketa gehiago egin beharko direla gizakietan egiaztatzeko.


Esperimentazio-animalietan egin diren azterketa toxikologikoek agerian utzi dute kertzetinak toxikotasun txikia duela.



Erreferentziak


Russo M, Spagnuolo C, Tedesco I, Bilotto S, Russo GL. The flavonoid quercetin in disease prevention and therapy: facts and fancies. Biochemical Pharmacology 83:6-15 (2012).