Flabonoideak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Flabonoideak landare-jatorriko askotariko konposatuen multzo bat dira, eta polifenol izeneko konposatu multzo handiago baten barruan daude. Gehien aztertu diren flabonoideak hauek dira: genisteina eta diadzeina (isoflabonak), kertzetina (flabonola), tanino kondentsatuak eta tangeritina (flabona). Dena dela, etengabe handitzen ari da substantzia horien multzoa, molekula berriak aurkitu ahala.


Flabonoideek interesa pizten dute, osasun-arloan duten garrantzia dela eta. Hala, adinarekin erlazionatutako gaixotasunak, hala nola gaixotasun kardiobaskularrak, izateko arriskua arintzeko duten gaitasuna deskribatu da, baita mikrobioen eta minbiziaren aurkako agente gisa dituzten propietateak ere. Gainera, osteoporosiaren aurka dituzten eragin onuragarriak deskribatu dira.


Konposatu horien kontsumoari buruzko gomendioak ez dira ezagunak. Dena dela, dieta osasungarri batek hainbat fruta- eta barazki-errazio izan behar lituzke, konposatu onuragarri hauen ekarpen egoki bat ziurtatzeko. Flabonoide-iturri nagusien artean, hauek daude: soja, tipula, mahatsa, laranja, txokolatea eta tea.


Erreferentziak


Kohlmeier M, 2003. Fat-soluble vitamins and non-nutrients. En: “Nutrient metabolism”. Academic Press, Amsterdam (Paises Bajos).

Manach C, Williamson G, Morand C, Scalbert A, Rémésy C, 2005. Bioavailability and bioefficacy of polyphenols in humans. I. Review of 97 bioavailability studies. Am J Clin Nutr. 81(suppl): 230S–242S.