Jateko gantzak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Jateko koipeak produktu lipidoz aberatsak dira, animalia- edo landare-jatorrikoak —edo haien nahasturak—, arauetan ezartzen diren ezaugarri eta espezifikazioak betetzen dituztenak.

Gantz izendatu ohi da 20 ºC-an egoera solidoan dagoena, eta olio edo koipe, berriz, tenperatura horretan egoera likidoan dagoena.

  • Landare-jatorriko gantzak: olio-fruitu edo olio-hazietatik ateratzen direnak. Adibidez, koko-gurina.
  • Animalia-jatorriko gantzak: osasuntsu dauden animalia batzuen gantz-ehunetatik zenbait prozeduraren bitartez lortzen direnak. Adibidez, txerri-gantza eta behi-gilborra.
  • Gantz aldatuak: koipeak eta olioak nahasiz edo emultsio likido edo plastiko bidez lortzen direnak. Adibidez, margarina.


Erreferentziak


Real Decreto 1011/1981, de 10 de abril, por el que se aprueba la Reglamentación técnico-sanitaria para la elaboración, circulación y comercio de grasas comestibles (animales, vegetales y anhidras), margarinas, minarinas y preparados grasos. (BOE nº 130 de 1 de junio de 1981)