Janari lasterra

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Termino honek azkar prestatzen eta jaten diren elikagaiei egiten die erreferentzia. Ingelesezko “fast food” kontzeptuaren itzulpena da. Mota horretako kontsumoa oso lotua dago “janari lasterreko jatetxeekin”, hala nola hanburgesategiekin; jatetxe horietako zerbitzuaren eta elikagai-prestaketaren ezaugarri nagusia lastertasuna da.


Lastertasun horrek, prezioak, aisialdiko guneen hurbiltasunak eta gantz ase, gatz eta azukre ugariko elikagaien palatabilitate handiagoak gustagarri egiten ditu gazteenentzat.


Ohiko menuak nutrizio-profil desegokia izaten duenez, kontsumitzaileek “janari zabor”arekin lotzen dute maiz janari lasterra.


Kozinatzeko eta elikagaiak kontsumitzeko modu horri erantzuteko asmoz, Slow Food mugimendua sortu zen 1986an. Nazioarteko elkarte bat da, kozinatzeari eta jateari beste balio bat ematen dion bizimoduaren alde egiten duena.


Erreferentziak


J.S. Clemente Ricolfe y B. Gómez Layana “Posicionamiento de los restaurantes de comida rápida