Slow Food

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

1986an Italian sortu zen irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da. Convivium izeneko tokiko talde txikitan egituratzen da. Gaur egun, 100.000 bazkide inguru biltzen dituzten 1.000 bat talde daude.


Gizarte modernoetako bizimoduaren ezaugarri den azkartasunari aurre egiteko sortu zen mugimendu hau."Fast food"Testu etzana edo janari lasterra da gaur egungo bizimoduaren paradigma: beharrak berehala asetzea, produktu homogeneo bat lortzea, ñabardurak sinplifikatzea eta ezustekorik ez egotea. "Slow food" Testu etzanaedo janari lasaiaren mugimenduak proposatzen du osagai, prestatzeko modu eta zapore tradizionalak berreskuratzea janaria poliki kontsumitzeko eta, horrela, zaporearekin eta emozioekin gozatzeko. Azken batean, mugimendu sozial horrek jateari berari balio handiagoa eman nahi dio, zentzumenei, kulturari eta mahaikidetasunari berari dagokienez lehen zuen dimentsioa berreskuratuz.


Hiru helburu nagusi hauek ditu: biodibertsitatea eta elikadura-ondarea zaintzea galzorian dauden landare- edo animalia-espezieak babestuz (hautatutako espezieak «Zaporearen kutxa»n sartzen dira); zaporeari buruzko heziketa ematea, hala nola «Zaporearen tailer»en bidez; eta ekoizle eta kontsumitzaileen topaguneak bultzatzea, azoken bidez.


Erreferentziak


Slow Food Internacional

Slow Food Araba