Gurina

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

“Zabaltzeko produktu koipetsu” bat da gurina, behi-esne edo esne-gain pasteurizatutik soilik eratorria. “Ura oliotan” motako emultsio bat da.

Esne-gain gozoa (esne-gain ondu gabea) edo esne-gain garratz edo ondua (mikrobio-hartziduraz azidotutako esne-gaina) erabiliz egin daiteke. Gurin gozoaren ezaugarri nagusia “esne-gain” kutsua da, baina “egosi” kutsu pixka bat ere sumatzen zaio. Esne-gain garratzez eginiko gurinaren usaina eta aroma eragiten dituen konposatu nagusia diazetiloa da (hartziduratik sortzen den produktu kimiko naturala).

Gurin gazia ere egin daiteke, elikagai-kalitateko sodio kloruroa gehituta.

Osagaien artean, gutxienez % 80 koipea izaten da, gehienez % 16 ura, eta gehienez % 2 esne-estraktu lehorra.

Erreferentziak


Ojeda M y Pérez-Elortondo FJ. 2008. Leche y Productos Lácteos en Bases de la Alimentación Humana. (Coord., V.M. Rodríguez, E. Simón). Ed. Netbiblo S.L., La Coruña, España, pp. 47-60.