Gomendatutako ingestio dietetikoak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Gomendatutako ingestio dietetikoak dira populazio talde homogeneo bat (herritarren % 97,5) osatzen duten pertsona osasuntsu guztien osasuna zaintzeko eguneko dietak izan behar dituen energia eta nutriente kantitateak.


Talde fisiologiko (bularreko haurrak, umeak, nerabeak, gizonak eta emakumeak) bakoitzaren nutrizio-beharrak oinarritzat hartuta kalkulatzen dira nutriente bakoitzerako (karbohidratoak, lipidoak, proteinak, bitaminak eta mineralak.


Osasuna zaintzeko eta nutriente-gutxiegitasun konkretuak saihesteko diseinatzen dira. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eta Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritzarako Erakundeak (FAO) kontsumorako nutrizio-jarraibide hauek proposatzen dituzte elikadura osasungarria izateko eta gaixotasun kronikoak prebenitzeko:


  • Karbohidratoak: hartzen den energia osoaren % 55 eman behar dute; eta azukre sinpleen ehunekoak ez du izan behar % 10etik gorakoa.
  • Gantzak: energia-ekarpen osoaren % 30era iritsi behar dute, gehienez; gainera, gantz-azido aseek ez dute izan behar % 10 baino gehiago.
  • Proteinak: ez dute izan behar energia-ekarpen osoaren % 15 baino gehiago (gutxi gorabehera, 0,8 g gorputz-pisuaren kilogramo bakoitzeko); gainera, haragi koipetsuaren ordez arraina eta hegazti-haragia jatea gomendatzen da.
  • Kolesterola: gehienez, 300 mg/egun.
  • Zuntza: 25 g/egun baino gehiago hartzea gomendatzen da.
  • Energia: energia-ingestioak aukera eman behar du gorputz-pisu egokiari eusteko eta norberaren egoera fisiologikoaren beharrak asetzeko.
  • Gatza: eguneko 6 g gatz hartu behar da gehienez, elikagaiek berez duten gatza barne.


Erreferentziak


Bases de la alimentación humana. Victor Manuel Rodriguez Rivera; Edurne Simón Magro. Ed. Netbiblo.

Nutrición y Salud ósea. Prof. Dr. Manuel Díaz Curiel, Prof. Dr. Ángel Gil Hernández, Prof. Dr. José Mataix Verdú. Fundación Puleva-Instituto Omega3.