Glukolisi anaerobioa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Glukolisi-prozesuan, molekula bat glukosa katabolizatzen (degradatzen) da, eta bi molekula pirubato, bi molekula ATP eta bi molekula NADH sortzen dira. Produktu horiek helmuga bat edo beste izango dute, ingurunearen baldintzen arabera, baldinztek zehazten baitute bide metabolikoa.


Anaerobiosi-kondizioetan, mitokondriarik ez duten zeluletan edo energia azkar behar denean, pirubatoak hartzidura laktikoa jasaten du, eta laktatoa sortzen da.


Glukolisi anaerobioaren errendimendu garbia da bi molekula ATP lortzea glukosa molekula bakoitzeko; beraz, ez da oso bide eraginkorra oxidazio-glukolisiaren glulkolisi oxidatiboaren aldean.

Erreferentzia


Nelson DL, Cox MM. Lehninger. Principios de Bioquímica. 5ª Ed. Ediciones Omega. 2007, Barcelona.