Disgeusia
Jump to navigation
Jump to search
Ageusia dastamenik eza da; hipogeusia, dastamen-sentikortasuna murriztua izatea; eta disgeusia dastamenaren distortsio bat da, hau da, zapore bat hautematea zaporea eragin behar lukeen substantzia falta denean.
Dastamenaren sentikortasunaren narriadura handiagoa edo txikiagoa izan daiteke. Ahoko edo mihiko lesioei, tokiko tumoreei eta haien tratamenduei (dastamen-papilak hondatzea), garuneko lesioei, nahaste metabolikoei, birus-infekzioei, hortzetako patologiei edo proteinen, bitaminen edo mineralen ingestioaren alterazioei lotuta egon daiteke, baita gehiegizko tabakismoari eta farmakoen albo-ondorioei ere (kimioterapia).
Erreferentziak
Salvadó J eds. Nutrición y Dietética Clínica. Ed. Elsevier Masson. Barcelona, 2008