Dioxinak

Wikia-Elika(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Dioxinak konposatu kimikoak dira, eta prozesu termikoetan (hondakinak erraustea, metalurgia-industriarekin lotutako hainbat prozesu, zementu-fabrikako labeak eta abar) sortzen dira azpiproduktu kaltegarri gisa. Prozesu termikoak ondoko hauek izan daitezke: energia ekoizteko prozesuak (berogailuak, zentral termikoak, etab.) produktu kloratuak sintetizatzea, edo ohiko ekintzak (parrillan kuzinatzea, autoa gidatzea).


Dioxinak oso konposatu erresistenteak dira degradazio kimiko zein biologikoaren aurrean; eta ondorioz, ingurumenean iraun egiten dute. Gainera, konposatu horiek biometatzeko joera dute eta oso kontzentrazio altuak atzeman daitezke organismoetan. Gizakiek dute dioxinekiko esposizioen % 90 baino gehiago, elikagaien eta oro har, animalia-jatorriko elikagaien ondorioz gertatzen dira.


Minbizi-mota batzuk lotu izan dira dioxinen esposizioarekin (ustekabeko esposizioa zein lanbide bidezkoa), bai eta diabetes edo bihotz-hodietako gaixotasunen eragin altuagoarekin ere.


Erreferentziak


Infograma Kontsumitzailea - Dioxinak, Furanoak eta PCBak - ELIKA

Kontsumitzailea - Dioxinak - ELIKA

Arrisku kimikoak - Dioxinak, Furanoak eta PCBak - ELIKA

Fitxa Animalien Elikadura – Dioxinak eta PCBak - ELIKA

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Tresnak
Egiletza
Informazio gehiago