Dioxinak konposatu kimikoak dira, eta prozesu termikoetan (hondakinak erraustea, metalurgia-industriarekin lotutako hainbat prozesu, zementu-fabrikako labeak eta abar) sortzen dira azpiproduktu kaltegarri gisa. Prozesu termikoak ondoko hauek izan daitezke: energia ekoizteko prozesuak (berogailuak, zentral termikoak, etab.) produktu kloratuak sintetizatzea, edo ohiko ekintzak (parrillan kuzinatzea, autoa gidatzea).
Dioxinak oso konposatu erresistenteak dira degradazio kimiko zein biologikoaren aurrean; eta ondorioz, ingurumenean iraun egiten dute. Gainera, konposatu horiek biometatzeko joera dute eta oso kontzentrazio altuak atzeman daitezke organismoetan. Gizakiek dute dioxinekiko esposizioen % 90 baino gehiago, elikagaien eta oro har, animalia-jatorriko elikagaien ondorioz gertatzen dira.
Minbizi-mota batzuk lotu izan dira dioxinen esposizioarekin (ustekabeko esposizioa zein lanbide bidezkoa), bai eta diabetes edo bihotz-hodietako gaixotasunen eragin altuagoarekin ere.
Erreferentziak
Infograma Kontsumitzailea - Dioxinak, Furanoak eta PCBak - ELIKA
Kontsumitzailea - Dioxinak - ELIKA