Balantze hidrikoa

Wikia-Elika(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Organismoko ur-sarreren eta -irteeren arteko aldea da. Hiru dira balantze hidrikoan kontuan hartu beharreko alderdi garrantzitsuak. Alde batetik, elikagaien eta edarien bidez hartzen den ura, nahiz ura nahiz beste edari mota bat izan. Bestetik, ur endogenoa edo metabolikoa, gure organismoak erreakzio kimikoen bidez nutrienteak metabolizatzen dituenean sortzen dena. Azkenik, uraren galera kontabilizatu behar da; nagusiki, gernuaren eta eginkarien bidez kanporatuta galtzen da, baina baita arnasketaren eta izerditzearen bidez ere.


Helduaroan, balantze hidrikoak zero izan behar du, haurdunaldian izan ezik. Haurtzaroan, nerabezaroan eta haurdunaldian, berriz, positiboa izan behar du, tarte fisiologiko batzuen barruan. Balantze hidriko ezegokiak, gabezia izan (deshidratazioa) nahiz gehiegizkoa izan (hiperhidratazioa), alterazio larriak eragiten ditu organismoan. Haurrek eta adineko jendeak dute desoreka hidrikorako arriskurik handiena, eta haietan izaten dira larrienak ondorioak.


Erreferentziak


M.T. Macarulla y M.P. Portillo. Utilización del agua y regulación del equilibrio hidro-electrolítico. En: Bases de la Alimentación Humana. V.M. Rodríguez y E. Simón (eds), pp.327-342. Editorial Netbiblio, Oleiros (La Coruña), 2008.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Tresnak
Egiletza
Informazio gehiago