B2 bitamina

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Erriboflabina bitamina hidrodisolbagarri bat da; erraiek, arrainek, esnekiek, zerealek, lekaleek eta landare hostodunek izaten dute.


Egunean 1,6-1,8 mg B2 bitamina hartzea gomendatzen da gizonezkoen kasuan, eta 1,2-1,4 mg emakumeen kasuan. B2 bitaminaren eskasiak ikusmen-zolitasuna galtzea, dermatitisa, depresioa eta malformazio neuronalak eragin ditzake, baina hipobitaminosia soilik agertzen da produktu finduen gehiegizko kontsumoa duten dieta desorekatuekin, malabsortzioarekin, begetarianismo hertsiarekin eta alkoholismoarekin.


Erreferentziak


Rodriguez, V.M. & Simon E. (2008). Bases de la Alimentación Humana ed. Netbiblo S.L.

Gil, A. (2010).Tratado de Nutrición (2ª ed). Editorial Medica Panamericana