Anisakiasia

Wikia-Elika(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Arraina gordinik, ketuta edo gutxi eginda janez gero, anisakis-larba biziak irensteko arriskua dago, eta anisakiasi gaixotasuna ager daiteke.


Larbek traktu gastrointestinalari eragiten diote, eta digestio-jariakinek ez dituzte hiltzen.


Koadro klinikoa arina, larria edo oso larria izan daiteke. Larbek hantura eragin dezakete, eta, kasurik larrienetan, urdaila edo hestea zulatu edo beste ehun edo organo batzuetara migra dezakete. Sintoma hauek agertzen dira, besteren artean: abdomeneko mina, goragalea, gonbitoak eta beherakoak.


Tratamenduan, babesgarri gastrikoak eta larbak detektatzeko eta ateratzeko teknika endoskopikoak erabiltzen dira, besteak beste. Erreakzio alergikoak gertatzen direnean, antihistaminikoak erabiltzen dira alergiaren sintomatologia arintzeko. Shock anafilaktikoa gertatzen bada, adrenalina injektatzen da.


Koadro patologiko hori prebenitzeko, funtsezkoa da prebentzioa. Arraina gordinik edo gutxi eginda jatea saihestu behar da. Larbak 60 ºC-tik gorako tenperaturan gutxienez 10 min egonda hiltzen dira, edo -20 ºC-an gutxienez 72 h egonda. Arrain ultraizoztua jatea gomendatzen da, itsaso zabalean arrantzatu bezain azkar kentzen baitizkiote tripak eta, hala, parasitazio-arriskua murriztu egiten baita.


Erreferentziak


Consumer

Centers for disease control and prevention (CDC)

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Tresnak
Egiletza
Informazio gehiago