Akarbosa

Wikia-Elika(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Lau monosakaridoz osatutako oligosakarido bat da, Actinoplanes utahensis bakteriotik ateratzen dena. Diabetes mellitusaren tratamenduan erabiltzen da, osagai horrek inhibitu egiten baititu heste meharrean karbohidratoak glukosatan deskonposatzen dituzten entzimak (bereziki, α–glukosidasa entzimaren ekintza). Hala, atzeratu egiten da karbohidratoen deskonposizioa, eta geroago xurgatzen da glukosa.


Albo-ondorio gisa, deskribatu da areagotu egiten direla flatulentziak eta digestio txarrak (ez da digeritzen heste meharrean, eta koloneko bakterioek metabolizatu eta gasak sortzen dituzte), eta gibelean arazoak ageri direla.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Tresnak
Egiletza
Informazio gehiago