Gula edo sabelkeria

Wikia-Elikatik
Admin (eztabaida | ekarpenak) (Orrialde berria Gehiegi eta modu desordenatuan jateko eta/edo edateko joerari esaten zaio hala. Jarrera horren atzean dauden arrazoi psikologikoak eta osasunean duen eragina alde ba...-(e)kin sortua)(r)en berrikusketa, ordua: 13:59, 25 apirila 2014
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

Gehiegi eta modu desordenatuan jateko eta/edo edateko joerari esaten zaio hala. Jarrera horren atzean dauden arrazoi psikologikoak eta osasunean duen eragina alde batera utzita, terminoaren jatorria kristau-erlijioaren moralean dago. Gula bekatu nagusietako bat da, sentsualitatea espiritualtasunaren gainetik jartzea baitakar.


Bekatu horri neurritasunarekin egin behar zaio aurre; hain zuzen, neurritasuna da lau bertute kardinaletako bat, zentzumen-plazerak neurrian gozatzean datzana, arrazoiaren mende egon daitezen.


Termino hori erabiltzeak berekin dakar elikadura-jokabide bat moralaren ikuspegitik balioestea, eta ez dietetikaren ikuspegitik. Gula ez da egokia berekin daraman bizi-jarreragatik edo bizitza-estiloagatik, eta ez hainbeste osasunean duen eraginagatik.


Gularen kontrakoa erlijio-arrazoiengatik barau egitea litzateke.


Erreferentziak


C.X. Herrera “El pecado de la gula, los vicios y los excesos del sentido del gusto”