Zuhurtasun-printzipioa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Ekintza jakin batek osasunean edo ingurumenean zer-nolako ondorioak izango dituen zientifikoki ez dakigunean babes-neurriak hartzeko erabiltzen den kontzeptua da.

Arriskuaren ebaluazioa egin ondoren ikusten bada osasunerako ondorio kaltegarriak egon daitezkeela, baina oraindik ere zientzia-zalantzak badaude, kontrolpean behin-behineko neurri proportzionalak har daitezke, osasunaren edo ingurumenaren babes-maila handia bermatzeko.

Azken batean, arriskuaren kudeaketari lotutako erabakiak zuhurtasun-printzipioaren menpe daude.