Zonaren dieta

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Barry Sears amerikar biokimikariak sortutako kontzeptu nutrizional honek onarpen handia izan du herrialde askotan. Dieta honen arabera, karbohidratoak gehienez eguneko kilokalorien % 40 izan daitezke, eta eguneko otordu guztietan karbohidratoak (% 40), proteinak (% 30) eta lipidoak (% 30) hartu behar dira. Omega 3 gantz-azidoen ekarpena bereziki zaintzen da. Osasun-agintariek mirarizko dieten barruan sailkatu dute; beraz, ez da gomendagarria.


Erreferentziak


Mahan LK , Escote-Stump SE . Krause Dietoterapia. Ed Elsevier-Masson,Barcelona 2009.

Heymsfield SB, Blackburn GL. Comparison of weight-loss diets. JAMA. 2007 Jul 11;298(2):173-4.