Zineantropometria

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Kinantropometria edo zineantropometria honela definitu zuen Ross-ek 1978an: «gorputzaren tamainaren, formaren, proportzionaltasunaren, konposizioaren, heldutasun biologikoaren eta funtzioaren azterketa, hazkunde-prozesua, kirol-jarduera eta -errendimendua eta nutrizioa ulertzeko egiten dena». Etimologiari begiratzen badiogu ‘mugitzen ari den gizonaren neurketa’ esan nahi du, baina definizio hori okerra da, diziplina honetan erabiltzen diren teknikak pertsona geldirik dagoela aplikatzen baitira.


Zineantropometriak giza mugimenduaren zenbait alderdi neurtzen eta ebaluatzen ditu: a) gorputz-egituraren osagaiak, hala nola neurriak, proportzioak, konposizioa eta forma; b) gaitasun motorrak; eta c) jarduera fisikoak.


Diziplina hau osasun- eta kirol-zientzien parte da, eta profesional asko biltzen ditu. Kinantropometriak aplikazio praktikoak ditu; esate baterako, entrenamendu-programen eraginkortasuna neurtzeko erabiltzen da, zehatz neurtuz muskulu-masaren hazkundea, gantz-masaren murrizketa edo segmentuen diametroen eta luzeren handitzea.


Erreferentziak


Grupo Español de Cineantropometría (GREC)

Esparza F (ed). Manual de Cineantropometría. Pamplona: Grupo Español de Cineantropometría (GREC) FEMEDE, 1993.

Sillero M. Teoría de Kinantropometría. 2005