Zentzumen-panela edo -epaimahaia

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Zentzumen-panela edo -epaimahaia da zentzumen-proba batean parte hartzen duen ebaluatzaile taldea. Panelak aldatu egiten dira ebaluatzaile mota, proba mota eta egin nahi den entrenamendu motaren arabera, zeren eta nolakoa panela halakoa izango baita emaitzen balioa.

Panelak, nagusiki, honela osa daitezke:

Zentzumen-ebaluatzailea edo -epailea: zentzumen-saio batean parte hartzen duen pertsona oro.

Ebaluatzaile hautatua: bere gaitasunagatik zentzumen-analisi bat egiteko hautatutako ebaluatzailea.

Aditua: adiera zabalean, bere jakintza edo esperientziagatik kontsulta egiten zaion arloetan iritzia emateko gaitasuna duen pertsona.

Zentzumen-ebaluatzaile aditua: zentzumen-sentikortasuna frogatua duelako hautatutako ebaluatzailea, zentzumen-analisietan entrenamendu eta esperientzia handia duena eta gai dena zenbait produktutan zentzumen-ebaluazio tinko eta errepikagarriak egiteko.


Erreferentziak


AENOR. Análisis sensorial. Recopilación de Normas UNE. AENOR. Madrid, 2010.

Ibáñez F, Barcina Y. Análisis sensorial de alimentos: métodos y aplicaciones. Ed. Springer-Verlag. Barcelona, 2001.